XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
35.000 lagun inguru izan dira DurangonEuskal disko eta liburuen azoka euskaltzaleen topaleku nagusi izan da aurten ere.
Gerediagako buru den Aldekoa-Otalorak balorazio ona egin digu aurtengo azokaren inguruan.
Batez beste 35 bat mila lagun hurbildu da Durangora.
Eta hori igerri da salmentetan.
Eguerdietan azoka zabalik izate horrekin ez da betekadarik izan eta lasaiago ibili dira bertan izan direnak.
Salmentak salmenta eta erosketak erosketa, Durango oraindik azoka bat baino gehiago da.
Bertara hurbildu diren 35 mila lagunek
Gerediagako lehendakari den Anton Mari Aldekoa-Otalorak ere horrela nabarmendu digu.
Joan den ostiralean, hilaren 9a, azokaren barruan antolatu zen Euskal Herriko II. Poesiaren Eguna gogoan hartzeko eguna izan zen.
Gerediagakoak lan neketsu baten ondorenean daude baina animoso, hala ere,
Azokak, euskal kulturaren topaketa izateaz gain, badu bere
Liburu eta disko salmentaren zifren dantzan ezin sartuko gara, baina salduenak edo bederen nabarmendu direnak aipa daitezke.
Zestoako Lin Ton Taun eta Hondarribiko Sorotan Bele taldeak fuerte ibili dira aurten.
Biak erro beretik datozen taldeak dira, musika tradizionaletik hein batean.
Jakina, emaitza desberdina da, zestoarrak rockeroagoak baitira eta hondarribiarrek folk aldera jotzen baitute.
Musikan ere, Andoni Egañak osatu duen bertso musikatuen diskoa nabarmendu da.
Bertsozaleak izan du beste eskaintzarik: Unai Iturriagak eta Igor Elorzak Josu Zabalarekin batera osatu duten Zazpi Eskale taldearena, eta jakin izan du estimatzen.
Liburuetan, berriz, Erein etxeak sortu duen
Anjel Lertxundiren azkena, Iñigo Aranbarriren
Gero badira ezagun edota
Poesia Eguna arrakastatsua izan zen.